Gurea bezalako gizarte anitz eta sekularrean, eta aldi berean, balore kristauek bultzatutako Ikastetxean, Proiektu Pastorala hezkuntza–aukerez osatua dago IHP-ren barruan.
Gizakundearen izpiritualtasunean sortua da, berau baita Jesusen Ursulinen Kongregazioaren oinarria.
Hezkuntza Erreformak Ikastetxeko pastoralean zenbait kontu berriro planteatzera eraman gaitu, fedea, bizitza eta kultura eten gabe integratzeko. Horretan ari gara lanean eta ezinbestekoa iruditzen zaigu errealitatea urtero berriro aztertzea, eta lortu nahi dugun helmugarantz bideratzea. Helburu hori NAZARETEKO JESUSEN ERREINUAren utopia besterik ez da.
Jesusen Berri Ona zabaldu nahi dugu, Ebanjelioaren indar salbatzailea hemen eta orain. Hau da, herria garen aldetik bizi dugun errealitatetik, ikasleek Berri hori bereganatzeko eta bere izaerari egotzeko. Gure helburua ez da ezer ezartzea, baizik eta fede kristauaren barruan hazkunde eta heldutasunaren bidean, Jesusen ondoan berak sortutako Elizaren kide, mundu bihozberagoa eta bidezkoagoa lortzea.
Esandako guztiak ezin besteko galdera batera eraman gaitu, eta galdera horren erantzuna Ikastetxeko pastoralean aurkituko dugu.
| Nolako fededunak izan eta hezi nahi ditugu Elizarako eta gure gizarterako? |
 |
Orokorrean esanda:
Bere bizitza Jesusen eta Ebanjelioaren argitan bideratzen duen pertsona, eta honelaxe bizi dena:
Jainkoaren seme-alaba.
Elizkidea.
Erreinuaren kolaboratzailea, solidarioa eta Ebanjelioaren eramailea, librea
eta Sorkuntzarekin harmonian. |
| Asmo hau betetzeko hurrengo helburuak ditugu:: |
 |
- Pertsonalizatze prozesua egiten laguntzea.
- Fedearen dimentsio erlijiosoan hezitzea.
- Fedearen eliz - elkartearen dimentsioan hezitzea.
- Erreinuaren Egitasmoaren araberako konpromiso transformatzailean hezitzea.
- Lehentasuna izateari eta ez edukitzeari emanez hezitzea.
- Naturarekiko errespetuan eta harmonian hezitzea. |
| Helburu horiek burutu ahal izateko zenbait arlotan lantzen dira. |
 |
- Erlijio klaseetan.
- Baloreetan oinarritutako irakaskuntzan.
- Bizikidetzan, Ikastetxeko kide guztien harremanetan.
- Irakasgai-arlo guztietan.
- Ospakizunetan.
- Jardunaldietan, bizikidetza egunetan.
- Elkartasun Taldean. |
Aurreko guztia bizitzaren lekuko izanez, hori baita ikasteko modurik adierazgarriena.
| Metodologia egokienak hurrengo ezaugarriak ditu: |
 |
- Prozesuen bidezkoa, etapak dituen bidea dela uste dugulako, helburu eta bitarteko egokiak jarrita etapa bakoitzari.
- Eraginkorra, ikaslea bera heziketaren egile izan dadin.
- Esperientziari lotua, norberaren bizitzatik abiatuta prozesu-kide guztien bizitza aldatuko duena.
- Kritikoa eta konstruktiboa, eztabaidatzen eta ebanjelioaren baloreen arabera ingurukoa aldatzen irakatsiko duena.
- Komunitarioa. Prozesua taldean egiten da: gizakia talde baten barruan besterik ez da ulertzen, fede kristaua jedeartean bizitzekoa baita.
- Pertsonalizatua. Ikasle bakoitza non dagoen kontuan hartuta, helburuak eta bitartekoak egokituz, erritmoa errespetatuz eta bakoitzaren prozesuan lagunduz. |

Gure Proiektu Pastoralean, hitz gutxitan baina funtsezkoena azalduta, erabateko garrantzia du ELKARTASUN TALDEAK.
Talde horrek eta osatzen duten batzordeetako bakoitzak konpromisoaren bidezko heziketari ekiten dio elkartasunerako bidean.
Gure hiria eta euskal gizartea aldatzeko gai diren gizon eta emakumeak hezteko nahia eratzen du; justizia gehiago, errespetu eta kolaborazio gehiago, bakean eta askatasunean eraikitako elkarbizitza.
Irakasle eta ikasle (maila gorenetakoak) boluntarioz osatuta dago. Parte hartu nahi duten Ikastetxeko Elkarteko kide guztiei zabalik dago.

| “LAUGARREN MUNDUA” PROIEKTUETARAKO batzordea. |
| Helburuak |
 |
- Gure hirian baztertuta bizi direnen egoera ezagutzea, sentsibilizatzea eta konpromisoa hartzea.
- Pertsona eta talde horien arazoak konpontzeko ekintzetan parte hartzea. |
| “HIRUGARREN MUNDUA” PROIEKTUETARAKO batzordea. |
| Helburuak |
 |
- Kontzientzia, izaera, portaera eta kontsumo solidarioa hezitzea.
- Iparralde-Hegoaldearen arteko aldearen garrantziaz ohartaraztea.
- Hirugarren Munduko herrialdeekiko benetako elkartasun praktikoa ezagutzea eta bizitzea.
- Ekintza zehatzen partaide izatea. |
| Ekintza zehatzen partaide izatea. |
| Helburuak |
 |
- Kultura soila eta denontzako bidezko garapenerako premian laguntzeko sentsibilizatzea eta ekintzak burutzea.
- BIDEZKO MERKATARITZArekiko konpromisoan hastea. |
| ALDIZKARIA batzordea |
| Helburuak |
 |
- Elkartasun taldeak kurtsoan zehar bultzatutako esperientzia eta lana jasotzea.
- Gauzatutako ekintzak ezagutaraztea.
- Lortutako mozkinekin HIRUGARREN MUNDUA PROIEKTUAri diruz laguntzea. |
| BAKEAREN ALDEKO batzordea |
| Helburuak |
 |
- Gure herriarentzako eta munduko herri guztientzako bakearen aldeko kulturarako konpromisoa hartzea eta sentsibilizatzea.
- Elkarrekin arazoak indarkeriarik gabe konpontzen ikasten laguntzea. |
Gure PROIEKTU PASTORALAREN aurkezpenean garrantzitsuena bildu nahi izan dugu. Hala ere, dena ezin da hitzez azaldu. Ikastetxeko eguneroko bizitza, hain zuzen ere. Bertan harreman hezitzaileak eta konstruktiboak sortzeko aukerak, bai jendearen artean, bai ospakizunetan, bai ekintzetan, bai pasabideetan... Hainbeste jende elkarrekin egoteak dakarren aberastasuna: gurasoak, irakasleak, ikasleak, gainontzeko langileak. Elkarren artean denok bizitza zoriontsuago eginez eta ingurua hobetuz.
Bukatzeko, hezitzaileak garenez eta Ebanjelioa zabaltzen dugunez, Erreinuaren utopiaren aldeko apustua egiten dugu, urratsez urrats aurrera eramaten ari garena gure Ikastetxean. |