Comenius Programa

Comenius Programa Europako beste programa zabalago baten barruan dago, SOCRATES izenekoa. Comenius Programak hiru ikastetxek, gutxienez, elkarlanean jarduteko aukera ematen du. Gure kasuan, gu geu, Nanteseko (Frantzia) Institution Françoise d’Amboise, Belgikako Vrije Basisschool eta Txekiar Errepublikako Velke Popovice aritzen gara. Lan hori dagoeneko bukatu egin da. Azken batean, Ikastetxe partehartzaileen artean ekintza bateratuak sortu eta garatu dira. Prestatutako proiektua benetan iradokitzailea dugu: “Eskola Demokraziarako Hezkuntzaren Gunea”, Bruselan aurkeztua, Comenius Programaren bilera batean. Proiektu horretan zera erakutsi nahi da: hezkuntza giroan ikasleek demokrazia ezagutzeko eta demokrazian bizitzeko prestaketa jaso dezaketela, baina demokrazia hori arduratsua eta solidarioa izango dela.

Argi dago Ikastetxeak Europaren aldeko apustu egin duela. Hori da bidea, eta norabide horretan bideratuko dugu ikasleak prestatzeko beharra, ez garai honetarako, zain duten etorkizun horretarako baizik.

Urkide Ikastetxea (Ursulinas) . Magdalena, 8 . 01008 Vitoria-Gasteiz . Álava

Tlf. 945 133100 .
info@urkide.org