Ikastetxea definitzean proiektu akademikoan hizkuntzak ikastea ezinbesteko helburua duen zentroa dela esaten dugu.Hori horrela dela, Ikastetxean gaur egun bost hizkuntza izateak erakusten du, batzuetan hezkuntza arautuan beste batzuetan eskolaz kanpoko jardueretan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana). Ikasleen hiru elkar-truke ditugu: ikastetxe frantses batekin, beste bat ingelesarekin eta bestea alemaniarrarekin. Bestalde, uztailean udalekuak antolatzen ditugu ingelesez eta euskaraz. Azkenik, Cambridge Unibertsitateko azterketa ofizialak ere Ikastetxean bertan egiten dira, Nick Tunstallek koordinatuta.
 2003-2004 ikasturtetik hizkuntza-eredu berria jarri dugu martxan eskolaratzen hasten diren ikasleentzat, hau da, “EREDU HIRUELEDUNA”. Ikasleek hiru hizkuntzatan jasoko dituzte irakasgaiak: ingelesez, euskaraz eta gazteleraz, hiru ordutegi multzo berdinetan banatuta, hiru irakasle desberdinekin ikasleek hizkuntza/irakaslea bat datozela ikus dezaten.
Eredu hori mailetan zehar hedatzen joango da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHra heldu arte.
|