| 1882an sortua, Gasteizko Urkide Ikastetxea (Ursulinas)k gaur egun 49 ikasgela, 1.200 ikasle, eta 86 langile ditu irakasle eta bestelako langileen artean.
Ikastetxea egitasmo bateratu baten emaitza da, bertan guraso, ikasle eta irakasleen asmoak jasotzen dira. Gaur egun zentro integratzailea, eraginkorra, anitza, partehartzailea, demokratikoa eta ingurukoari irekia da.
Ikastetxe pribatu kontzertatu honen kudeaketa ikasle eta irakasleei eskaintzen dien arretan oinarrituta dago, bere jarduera guztien etengabeko hobetzean, baita irakasleen gaitasun eta gaurkotzean ere.

Ikasleen jarrerak eta bere prestakuntza osoa bideratuko dituzten baloreak kongregazioak proposatu ditu eta honako hiru hauek dira:
| |
Denentzako Irakaskuntza:
HEZITZEA helburu izango duena eta ez BEREIZTEA. |
| |
Denon artean eratuko dugun irakaskuntza:
Ikastetxeko kide guztien PARTEHARTZEA helburua izanik. |
| |
Gizakia bere osotasunean hartuko duen irakaskuntza:
Horretara iristeko ikasleen prestakuntza integrala lortzen saiatuko gara GIZA - KONTUAK, ERLIJIOSOAK eta INTELEKTUALAK aldi berean jorratuz. |
|