|
Hemen Urkide Ikastetxea (Ursulinas)k antolatzen dituen Eskolaz Kanpoko Jarduerak aurki ditzakezu. Leku hau aldian-aldian eguneratzen dugu jarduera bakoitzari buruzko berriekin.
Jarduera bakoitzari dagokion guztia jakiteko, ezkerreko menuan aukeratu behar duzu.
ESKOLAz KANPOKO EKINTZEN AURKEZPENA.
- Datozen eskolaz kanpoko ekintzak URGE Ursulinas Ikastetxeko Guraso-Elkarteak organizaturik, bultzaturik eta diruz lagunduta daude, eta Ikastetxeak berak ere haien aldeko baietza emana.
- Eskainitako ekintza kulturalak, psikomotrizitatea, gimnastika erritmikoa eta aerobik txikiren koordinatzailea Aitor Pérez de San Román (ikastetxeko irakaslea) izango da eta kirol lehiaketetako iharduerak, kirol-hastapenekoak, kirol anitz eta taekwondo Jairo Unzueren (ikastetxeko irakaslearen) ardurapean izango dira.
- Ekintza guztietan, eguneroko etortze-kontrola ziurtaturik egongo da eta beharrezkoa izatekotan, gurasoekiko harremanetan jartzea. Gainera, ikasturtean bi txosten bidaliko dira; hauetan ikasleak izan duen ekintzetarako jarrera, gaitasun eta asistentziaren kontrola agertuko dira.
- Ekintza guztietan taldeak sortzeko 10 edo 11 ikasle gutxienez egotea izango dugu beharrezkoa.
- Iharduera guztien hasiera 2006ko urriaren 2an izango da eta 2007ko maiatzaren 31ean bukatuko dira.
- Ekintza hauen ordainketa, bakoitzari dagozkionaren lehendik zehaztutako kantitateena, bi epeetan egin behar izango da, Elkartearentzako urrian eta otsailean egingo diren ordain-agirietan. Diru honen helburu bakarra ekintza hauen autofinantzatzea da.
- Bide batez, edozein iradokizun izaten baduzue edota proposamen berririk egin nahi izanez gero, ekintza hauen koordinatzaileekin harremanetan jar zaitezkete (945 13 31 00) edo Elkartearekin berarekin zuzenki.
|